Egia esan era oso betean adierazten dituzte tratatutako gaiak (1,2,3) eta irakurriaren gaitasun handia izan behar da; bestaldetik, esan bezala jarduerak (irudiak, galdeketak) interesgarriak dira.
Bidaia birtual bat da, site batean garatuta, baina beste euskarri batzuk ere erabiltzen eta lantzen ditu: wikiak, webquestak, sare sozialak... Ingurune eta Euskara lantzen ditu bereziki, baina baditu ere Matematika eta Arte Hezkuntzako hainbat jarduera.
7 sekuentzia dira, Ebro ardatz geografiko gisara hartuta. Proiektu bezala hartu daiteke eta hilabete batzuetarako lana izan.
Banakako lana eta taldekoa konbinatzen du eta jarduera asko eta anitzak proposatzen ditu.
Jarduera batzuk galde-erantzunezkoak dira, baina gehienak ikasleak berak garatu behar ditu, autonomia sustatuz. Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea eskatzen du.
Baliabide asko erabiltzen ditu, denak web 2.0 mundukoak, beraz, aukera paregabea dela mundu horretan murgiltzeko.
Webgune hau Berritzegune Nagusiko arloko aholkulariok eta kolaboratzaileok sortu dute, DBH-ko irakasleei eta berritzeguneetako aholkulariei Eskola 2.0-ren inguruko prestakuntzan laguntzeko asmoz.
ETBko "Tribuaren Berbak" saioko materiala erabiliz, euskarari eta Euskal Herriko eleaniztasunari buruzko oinarrizko ezagutza soziolinguistikoa landu nahi du material honek. Sekuentziak, euskara ikasgaiaren material osagarri gisa erabil daitezke.
Euskal Herriko Datu Espazialen Azpiegitura da EUSKALGEO. Nazioarteko irizpide eta estandarretan oinarrituz eraikitakoa. Euskal Herriari buruzko datu espazialak bistaratu edo eskuratu ahal izango dituzu bertan eta zure ikerketa arloan analisi espaziala egiteko baliatu.
Es significativo el cambio que estamos viviendo en todo lo relativo al acceso a la información que existe en la red. La venta de dispositivos móviles (smartphones y tablets), cada día más potentes y económicos, no deja de crecer en detrimento de los clásicos pc de sobremesa de toda la vida y, eso ha contribuido a un nuevo escenario, donde hemos pasado de hablar de conceptos como Windows o Linux a otros nuevos como Android, iOS, apps ...
Europako mapak, Europa fisiko eta politikoa, Europako Batasuna... Mapaz gain, informazioa ere ematen du eta baditu hainbat jarduera (galdera-erantzunezkoak) mapa horien inguruan